haur ludoteken kudaketa

Jostailu eta jolasen bidez, umearen nortasuna garatzea helburu duen ekipamendu eta zerbitzu ludiko hezitzailea da. Keimak kudeatutako ludoteketan jolasaren bitartez estimulatu egiten da, umeak beharrezko dituzten elementuak, laguntza eta orientabideak eskainiz.

Udalak: Zeberio - Santurtzi


udaleku eta manpamendu antolakuntza

Gure esperientzia zabalak, udalekuak ume bakoitzeko beharrizanak kontuan hartuz garatzera ahalbideratzen gaitu. Oinarri dinamiko batekin, haurren heziketa garapena sustatzen dugu ekintza desberdinen bitartez eskulanak, tailerrak, jolasak, txangoak, etab. Opor dibertigarriak eta hezitzaileak izatera laguntzen dugu.

Udal anitzetan garatutako manpamenduak


ikastetxeentzako zerbitzuak

Eraldaketa handiak antzematen ari dira gizrtean, inguru naturalean eta kulturalean. Aldaketa hauek gizarte talde guztietan eragin handia dutelarik. Ondorioz, hezkuntza zentroetan, zeharkako gaiak, agertzen ari zaizkigun egoera problematikoak ulertzeko eta egoera berri hauek sortarazten dituzten gatazka moralak konpontzeko erronka dira. Keiman, hezkuntza zentroei behar honetan laguntzeko, gizarte-hezkuntzan oinarritzen den animazio proiektuen diseinua eskaintzen ditugu. Proiektu hauen helburua ez da heziketa alternatibo bat eskaintzea bazik eta heziketa formalaren gehigarri bat izatea. eskola orduetatik kanpokoak, bazkalosteko tailerrak, txangoak…

Eskola eta udal anitz


eskola-haurrekin hezkuntza proiektuak

Gizarte eta kultur esku-hartzeetan alternatiba bat eskaintzearen beharria ikusten dugu Keimak. Beharrizan hauek asetzeko hezkuntza proiektuak proposatzen ditugu: prebentzio kanpainak, jolastokien dinamizazioa, bide hezkuntza, elikadura, hezkuntza interkulturala…

Bizkaiko IGE


irakurketa suspertze proiektua

Jakinaren gainean gaude irakurtzen duen ume batek garatzen duen bitartean ikasten ari den pertsona bat dela, horregatik irakurketa ahal diren ikuspuntu guztietatik bultzatzea eta indartzea garrantzitsua da. Arrazoi hau dela eta, umeentzako hainbat programa ludiko garatu ditugu, hauen bidez irakurketarekiko eta ezagutzarekiko interesa sustatzea dugu helburu.

Udal anitzetan garatutako jarduera


ingurugiro hezkuntza

Gazteetatik ingurugiroaren ezagutza eta errespetua sustatzeko programak eskaintzen dira.

Udalak: Laudio - Muskiz - Zeberio - Arrigorriaga - Urduña - ...


euskara sustatzeko programak

Gure esku dago haurrei, etorkizunean, euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea. Uste dugu garrantzitsua dela euskara familia eta eskola ingurutik kanpo ateratzea. Haurrak euskaraz bizi eta erlazionatu beharko lirateke inguru horietatik kanpo. Gure ustez, haurrek ohitura horiek bereganatuko dituzte proiektu dinamikoak eta dibertigarriak sustatuz, eta ez euskara betebehar moduan aurkeztuz.

Hona hemen euskara sustapenari buruzko informazio gehiago.

Udal anitzetan garatutako jarduerak