osoko kudeaketa

osoko kudeaketa

helduen dinamizazioa

helduen dinamizazioa

gazteen motibazioa

gazteen motibazioa

haur heziketa

haur heziketa


neurrirako jarduerak

Atal honetan aipatutako zerbitzuen zerrenda osoa KEIMA-k arlo honetan duen esperientziarekin lotuta dago. Gure lan egiteko erari esker, (gure baliabide propioen azpiegitura handiarekin eta aisialdiko eta kulturako jarduerak diseinatzen eta muntatzen dugun esperientziarekin batera), suertatzen zaigun edozein premiari aurre egin diezaiokegu.

Keimaren aburuz Aisialdia Gizarte garapen komunitario baten alde lan egiten duen eskuartze estrategia da. Garapen eredu honen helburua komunitatetik eta komunitatearentzat parte-hartzea eta gizarte dinamizazioa sustatzea da.

lan metodologia

Esparru sozial eta kultural honetan, funtsezkoa da dena delako jarduera zergatik antolatu nahi den eta zer antolatu nahi den jakitea. Kolektibo moduan mugitu eta jardun ez ezik, zentzuzko moduan egin behar da, errealitatea aztertzeko eta bertan sortzen diren arazoei aurre egiteko gaitasunarekin. KEIMA-k honako hauek ditu funtsezko printzipio:

  • Gizarte eta Kultur Animazioa:

    Motibazioa eragin eta parte-hartzea bultzatzeko tresna modura. Erabiltzen ditugun metodo, estilo eta tekniken ondorioz partehartzea eta herritarren dinamizazio koaxiala sustatzeko tresna egokia da.

  • Gizarte zibila indartzea:

    Gizarte zibila indartzea subjektuak euren garapenaren benetako protagonista bezala ulertzea da. Horretarako, funtsezkoa da gizarte ekintzan oinarritutako gizarte zibila.

  • Pertsonen antolakuntza:

    Pertsonen antolakuntzak berarekin dakar komunitatean sinestea eta parte-hartzearen aldeko lana.

  • Proiektu eta ekimenak:

    Proiektuek espazioak konkistatzea dute helburutzat. Komunitatearen bilera, sormena eta ikaskuntzarako guneak.