ekonomia solidarioa

KEIMA gizarte txertaketako enpresa bat da. GAZTAROA-SARTU KOOPERATIBAKO kidea da. Bere helburu nagusia jarduera ekonomiko bat Aisialdiko sektorean garatzea da, lanean txertatzeko zailtasunak dituzten kolektiboak lan-esparruan txertatzearen alde egiten duten lanpostuak sortzeko helburuarekin. Xede horrekin, animazio eta aisialdiko zerbitzuak eskaintzen ditu.

HAUXE DA GURE EGINKIZUNA...
ANIMAZIO SOZIO KULTURALEKO enpresa bat izatea, gizarte baztertze-egoeran daudenak gizartea eta lanean txertatzearen alde egiten duena, prestakuntza jardueren eta euren lana garatzerakoan eskaintzen dizkiegun laguntza jardueren bidez. Enpresaren gizarte xedearen barruan, lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak gizarte eta lan-esparruan txertatzearen helburua aurki dezakegu. Horri dela eta, TXERTATZE ENPRESA gisa eratu zen, 2004. urtean, Eusko Jaurlaritzako Erregistro EI- 2004/014/1 zenbakiarekin.

KEIMA gizarte inguruarekiko konpromisoa hartu duen enpresa bat da, Aukerako Ekonomia Solidarioko Sarea (REAS), GIZARTEA, BILBO ZAHARREKO DENDARIEN ELKARTEA, FIARE eta SENDOTU elkartearen kide gisa, eta bere lana gauzatzerakoan ingurumena errespetatzen du.

Gaur egun aurkezten diren erronkei dagokienez, gizarte eredu berri bat eta ekonomiari dagokion tokia berriz definitu behar dira lehenbailehen. Ekonomia solidarioa izan eta pertsonaren zerbitzura egon behar da. Horregatik, KEIMA-k bere kudeaketa ereduaren barruan ekonomia solidarioaren 6 printzipioak sartu ditu barne.

KEIMA No a la violencia contra las mujeres / Emakumeenganako indarkeriari ez
  • 01. BERDINTASUNA

    Enpresaren edo erakundearen jarduerekiko interesa agertu duten pertsona protagonista* guztiei dagozkien interesak modu orekatsuan asebetetzea (*langileak, enpresaburuak, elkartearen kideak edo enpresaren akziodunak, bezeroak, hornitzaileak, tokiko erkidegoa, nazionala eta nazioartekoa...)

  • 02. LANA

    Helburua lan egonkorrak sortzea eta gutxietsitako edo gaitasun gutxiko pertsonak lan munduan txertatzearen alde egitea da. Langile bakoitzari lan baldintza eta soldata duinak ziurtatzea, bere garapen pertsonala eta erantzukizuna gain hartzeko ahalmena sustatuz.

  • 03. INGURUMENA

    Ingurumena kaltetzen ez duten jarduerak, produktuak eta ekoizpen metodoen alde egitea, epe laburrean eta luzean.

  • 04. LANKIDETZA

    Lehiaren ordez, lankidetzaren alde egitea, erakundearen barne zein kanpo.

  • 05. IRABAZI-ASMORIK GABE

    Ekimen solidarioen helburua ez da onura lortzea, baizik eta gizakiak eta gizartea sustatzea. Hala ere, horrek ez du esan nahi diru-sarreren eta gastuen kontua nahita nahiez orekatu behar ez denik, eta, aukera izanez gero, baita irabaziak lortzea ere. Baina, lortu daitezkeen irabaziak ez dira norberaren probetxurako banatuko; bazik eta gizarteari emango zaizkio, gizarte proiektuei, ekimen solidario berriei edo garapenarekiko lankidetza programei emandako laguntzaren bidez, besteak beste.

  • 06. INGURUAREKIKO KONPROMISOA

    Ekimen solidarioak garatzen diren gizarte inguruan txertatuko dira. Horretarako, lurraldeko arazo desberdinei aurre egiten dieten beste erakundeekin lankidetzan aritzea eta sareetan inplikatzea nahitaezkoa da. Hura baita esperientzia solidario zehatzek aukerako eredu sozio-ekonomiko bat sortu ahal izateko bide bakarra.


esteka interesgarriak